KALITATEA LORTZEKO LANEAN
Lagunduz Taldearen politika da bere bezeroen asebetetze-maila gorena bermatzea eta, enpresak zehaztutako kalitate-helburuak betez, etengabe hobetzen jarraitzea, ondorengo erabaki hauek aplikatzeko konpromisoa geure eginez:
- Enpresak kalitate-sistema bat zehaztea, ezartzea eta eguneratuta mantentzea. Kalitate-sistema horren oinarrizko elementuak Kudeaketaren Eskuliburuan garatzen dira.
- Enpresa zerbitzuak kalitatea bermatuz eta ezarritako baldintzak betez eskaini ahal izateko beharrezkoak diren giza baliabideez eta baliabide teknikoez hornitzea.
- Enpresa barruan kalitatea sustatzea bultzatuko duen giro bat sortzea, langileak kalitateari eta taldeko lanari dagokienez trebatuz eta motibatuz, langile guztien garapen profesionala eta pertsonala eta eskatutako kalitatea lortzea ahalbidetuz.
- Kalitatea Bermatzeko Sistemaren etengabeko berrikuspena bermatzea, berrikuspen kritiko bat egitea eta sistema hobetzea ahalbidetuko duten kalitateari buruzko barne-ikuskaritzak eginez.
- Bezeroen asebetetzea da gure helburua, eta, horretarako, ezadostasunak prebenitzea eta horiei aurrea hartzea bilatzen dugu, bezeroari sortutako edozein kalteren aurrean azkar eta modu positiboan erantzunez.
- Gure langileengan erantzukizunak eskuordetzea eta bere jardueren gaineko autokontrola ahalbidetzen duten gaitasunak garatzea.
- Bezeroak erabat asebeteta geratzea lortzea, horien konfiantza bermatuz eta mantenduz. Horretarako, gure zerbitzua behar bezala eskaini behar dugu, eta etengabe hobetu behar dugu, enpresak Kalitatearekiko duen konpromisoaren bidez.