ETXEZ ETXEKO LAGUNTZA ESKAINTZEN DUEN ENPRESA BAT BAINO GEHIAGO GARA.

Gure jarduera Etxez Etxeko Laguntza Zerbitzu Publikoa kudeatzeko enpresa gisa hasi bagenuen ere, orain Etxez Etxeko Laguntza Zerbitzua eskaintzen duen enpresa bat baino dezente gehiago garela esateko moduan gaude.

LAGUNDUZ TALDEA kudeaketa, laguntza eta aholkularitza integralerako zerbitzu multiprofesionala eskaintzen dugun enpresa gara, eta gure zerbitzua adineko pertsonei, ezinduei, gaixotasun kronikoak eta/edo terminalak dituztenei, alzheimer gaixoei, parkinson gaixoei, istripu edo gaixotasun bat dela-eta eriondo dauden pertsonei, toxikomaniak dituztenei eta abarrei zuzentzen zaie, bai maila publikoan eta baita pribatuan ere.

Kudeaketa zuzeneko alorrean, ondorengo hauen kudeaketa eskaintzen dugu: Etxez etxeko laguntza zerbitzua, egoitzak, eguneko zentroak, oinarrizko unitateak, jubilatuen etxeak, emakumeentzako harrera-zentroak, haurrentzako eta gazteentzako zentroak, eta abar, horiek publikoak nahiz pribatuak izan.

Kudeaketa horrek ondorengo hauek hartzen ditu:
- Klinikei, egoitzei, oinarrizko unitateei, eguneko zentroei eta abarri zuzendutako aholkularitza- eta kudeaketa-zerbitzu osoa edo partziala.
- Zentro horietako langileentzako trebakuntza- eta/edo birziklapen-zikloak.
- Terapia okupazionaleko programak.


Villa de Plentzia 2, Bajo - 48930 Getxo Bizkaia - Tel.- 944 803 102 .--. Viuda de Epalza 8 - 1º izq. 48005 Bilbao Bizkaia Tel.-944 794 170 .--. getxo@lagunduz.com