LAGUNDUZ TALDEA GAUR


Une honetan sei atal ditugu jardunean

ETXEZ ETXEKO LAGUNTZA

Ondorengo hauetan banatzen da: Etxez Etxeko Laguntza Publikoa eta Etxez Etxeko Laguntza Pribatua.
Egun ondorengo udalerri hauetako Etxez Etxeko Laguntza Zerbitzu publikoa kudeatzen dugu:
  • Bilbo
  • Mallabia
  • Getxo
  • Berriz
  • Etxebarri
  • Urduña
  • Leioa
  • Kostako Mankomunitatea
  • Turtzioz
  • Zaratamo
  • Ortuella
Lagunduz Taldeak lankidetza-hitzarmen bat du sinatuta IMQ taldeko enpresa den VIDALISekin; lankidetza-hitzarmen horren arabera, etxez etxeko laguntza zerbitzua eskaintzen diegu aipatu erakundeko elkartekide diren guztiei.

Etxez etxeko laguntza-zerbitzu pribatua ere eskaintzen dugu Bizkaia osoan.

EGOITZA, EGUNEKO ZENTROAK

Egoitzen, eguneko zentroen, jubilatuen etxeen eta abarren kudeaketa osoa edo partziala.

Egun ondorengo zerbitzu hauek eskaintzen ditugu:
  • Leioako lau Jubilatu Etxeen kudeaketa,
  • Getxoko Nagusien Etxearen kudeaketa eta dinamizazioa,
  • Urduñako Egoitzako animazioa,
  • Getxoko Udal Egoitzako zerbitzari-zerbitzua, eta
  • Zeberioko Eusebio Aldekoa Egoitzaren kudeaketa, aholkularitza eta dinamizazioa.

ETXEZ ETXEKO GIZARTE- ETA OSASUN-ZERBITZUAK

Etxez etxeko arreta zerbitzuen barruan ondorengo hauek eskaintzen ditugu:
  • Fisioterapeutak.
  • Ile-apaindegi zerbitzua.
  • Podologia
  • Etxez etxeko errehabilitazioa

BALIABIDE MATERIALAK

Atal honetan etxez etxeko ospitaleratzerako edozein material, tele-laguntza, ohe artikulatuak, garabiak, eta abar bezalako gailuak erostearekin eta/edo alokatzearekin zerikusia duen guztia jasotzen da.

TREBAKUNTZA ETA AHOLKULARITZA

LAGUNDUZ TALDEAN bideragarritasun-proiektuak egiten ditugu, merkatu-azterketak gauzatzen ditugu eta programak abiarazten ditugu gure bezeroentzat; gainera, proiektuaren ebaluaketa eta jarraipena egiteko Aholkularitza Atal bat dugu.

Gizarte- eta osasun-alorreko profesional desberdinez osatutako trebakuntza-talde propioa dugu.

Gure Aholkularitza-atalak beregain hartzen du proiektuaren tutoretza, eta epe ertainera edo luzera autokudeatu ahal izateko edo proiektuaren kudeaketa LAGUNDUZekin kontratatzeko beharrezkoak diren bitartekoak jartzen ditu:

Ondorengo programa hauek ditugu prestatuta:
  • Oinarrizko Unitatearen Kudeaketa Integrala.
  • Ezintasunak dituzten Pertsonentzako Ekintza Plana.
  • Haurrengan, gazteengan eta familiengan egiten den gizarte- eta hezkuntza-alorreko esku-hartzerako proiektua.
  • Ikastetxeetan egiten den gizarte-alorreko esku-hartzerako proiektua.
  • Egoitzetarako, eguneko zentroetarako eta jubilatu-etxeetarako gizarte- eta kultura-animaziorako programa integrala.
  • Tutoretzako etxebizitzak.
  • Tratu txarrak jasotzen dituzten emakumeei eskaintzen zaien aholkularitza.
  • Eta abar

ETXEBIZITZEN ETA ATARIEN EGOKITZAPENA

Zerbitzu honek etxebizitzak ezinduentzako, Alzheimerra duten pertsonentzako edo, beste askoren artean, adinekoentzako osorik edo partzialki egokitzeko proiektuak eskaintzen ditu. Proiektuaren garapena, obren burutzapena eta beharrezkoak diren ekipamenduen hornidura eskaintzen dira; komun egokituak, altzari bereziak, zoru ez-irristakorrak, ekipamendu mekanikoak, gurpil-aulkiak, taka-takak eta garabiak, eta abar. Zerbitzu horien guztien artean atariak ezinduentzako egokitzea ere barne hartzen da.

ETXEKO ILE-APAINDEGI ZERBITZUA

Era berean, etxeko ile-apaindegi zerbitzu berria sortu dugu. Zerbitzu honen bidez, ile-apaindegira joan ezin duten (edo joan nahi ez duten) pertsonen etxeetara joaten dira ile-apaintzaileak.

GPS BILATZAILE PERTSONALA

Beste zerbitzu bat sartu dugu, alegia, GPS bidezko bilatzaile pertsonala merkaturatzea, batez ere orientazio arazoak dituzten pertsonentzat. ailu honen bidez, hura eramaten duen pertsona aurki daiteke, edozein une eta lekutan. Ahots bidez komunikatzea ahalbideratzen du, eta SMS edo GPRS bidez mezuak jaso daitezke, erabiltzailea non dagoen zehatz-mehatz adieraziz.

...

Lagunduz taldeak akordio bat sinatu berri du Adicas Fundazioarekin, fundazio horrek Castro Urdiales udalerrian (Kantabrian) eskaintzen duen etxez etxeko laguntza zerbitzua emateko son:
    Abenduan lankidetza hitzarmen bana garrantzitsu sinatu dugu erakunde garrantzitsu birekin:
    • MAPFRE-Quavite.
    • Mondial Asístanse.
    Entitate bi horiek euren bezeroei eskaintzen dieten etxez etxeko laguntza zerbitzua emango du gure enpresak.
Villa de Plentzia 2, Bajo - 48930 Getxo Bizkaia - Tel.- 944 803 102 .--. Viuda de Epalza 8 - 1º izq. 48005 Bilbao Bizkaia Tel.-944 794 170 .--. getxo@lagunduz.com